domingo, 5 de febrero de 2017

GOGOETA: Eskuak luzatu NATURARI

   Gero eta kasu gutxiago egiten diogu gure inguruan daukagun natura aberatsari. Hiriak gero eta handiagoak dira eta hormigoiak eta eraikinek belardiei lekua kentzen diete. Gure bizimoduarengatik, denbora guztian korrika gabiltza alde batetik bestera presaka eta iritsi ezinik. Eta horrexegatik askotan ahazten dugu gure inguruan dauzkagun gauza zoragarri eta miresgarri guztiak. Entzun al diozu inoiz naturari laguntza eskatzen?

   Noiz izan zen natura behatzera hurbildu zinen azkeneko aldia? Noizbait pentsatu al duzue zorionekoak garela bizitzeko mundu hau izateagatik? Orain arte ez da aurkitu Lurra bezalako beste planetarik: inguratzen gaituen guztia miresgarria eta magikoa da. Horregatik eskerrak eman behar ditugu daukagun planetarengatik eta ondo zaindu behar dugu. Nora joango ginateke bizitzera mundua guztiz kutsatuko bagenu? Zer gertatuko litzaiguke guri? 

   Baina jakinda gure mundua altxor ezin hobea dela, behar den bezala zaintzen ari al gara? Gure ingurua zaintzen al dugu? Eta mendira, hondartzara edo laku batera joaten garenean benetan ondo zaintzen dugu? Guk sortutako kutsadurarik txikiena (txikle bat lurrera botatzea adibidez) erabat kaltegarria da bai naturarentzat eta beste bizidunentzat ere. Beraz, entzun dezagun naturak eskatzen digun errespetuari eta zaindu dezagun gure mundua behar den bezala!!!

   Hausnartzeko galderak:

- Segundo batzuez naturak eskatzen duena entzungo bagenu, zer uste duzue eskatuko gintuela? 
- Nola sentitzen zara txango batera joaten zarenean eta naturarekin kontaktuan zaudenean? 
- Zer da zure ustez naturako gauzarik harrigarriena? Zein zuhaitz? Zein animalia? 
- Zer egin dezakegu gure natura errespetatzeko? Kezkatuak al zaudete gure munduko osasunarekin? 
- Zer egin dezakegu eskolan natura zaintzeko edo hobetzeko?

No hay comentarios:

Publicar un comentario