Bideoak ikusi eta guztion arteko “gogoeta” txiki bat egin ondoren
ondorengo galdera erantzun: Zer egin dezakegu planeta eta ingurunea
zaintzeko? Zein pista ematen dituzte bideoek?
domingo, 19 de febrero de 2017
domingo, 12 de febrero de 2017
Ipuina: BASOTIK BIDAI MAGIKOA
Haurra basotxoaren barrena paseatzen zihoala, zuhaitz adintsu baten
inguruan arbel handi bat aurkitu zuen eta, haren ondoan, kolorezko
klarionaz betetako kutxa bat zegoen. Klarionen puntetatik txinparta
distiratsuak ateratzen ziren. Haurrak klarionak ikusi eta hartu orduko
marrazten hasi zen: zuhaitz bat, lore bat, txori bat…
Magia zela eta, marrazkiak bukatu orduko irudiak arbeletik atera eta
bizirik zirauten. Horrela, inguru guztia animaliez betetako baso berde
polita bihurtu zen. Hunkiturik, haurrak gurasoak eta anaia-arrebak
marraztu zituen “picnic” bat egiten, bokadiloak, sardina latak, edariak…
marraztuz.
“Picnic” egin eta gero, zaborra sortu zen eta zerbait beldurgarria
gertatu zen: paper bakoitzaren eta lata bakoitzaren inguruan basoa
gaixotzen hasi zen. Gris kolorea hedatzen hasi zen: landareetan, loreetan,
zuhaitzetan, animalietan… Haurra berehala ohartu zen gertatutakoaz eta
eskutan, borragoma hartuta zaborra ezabatzen hasi zen. Zorte ona izan
zuen, gainera azkar-azkar ibili zenez, basoak eta bertako guztiak berehala
osatu ziren.
Geroztik haurrak ez du ikusi arbel magikoa. Orain, famialiarekin
txangoa egiten duen bakoitzean, natura zaintzen lehenengoa da; zaborrak
jasotzen edo materialak birziklatzen ingurugiroa irrifar handiz zainduz.
Hausnartzeko galderak:
- Zergatik hasi zen paisaia grisez bihurtzen?
- Zer egin zuen mutilak arazoak konpontzeko?
- Berdin jokatzen al duzue zuek naturara joaten zaretenean?
- Zergatik da garrantzitsua natura ondo zaintzea?
domingo, 5 de febrero de 2017
GOGOETA: Eskuak luzatu NATURARI
Gero eta kasu gutxiago egiten diogu gure inguruan daukagun natura
aberatsari. Hiriak gero eta handiagoak dira eta hormigoiak eta eraikinek
belardiei lekua kentzen diete. Gure bizimoduarengatik, denbora guztian
korrika gabiltza alde batetik bestera presaka eta iritsi ezinik. Eta
horrexegatik askotan ahazten dugu gure inguruan dauzkagun gauza
zoragarri eta miresgarri guztiak. Entzun al diozu inoiz naturari laguntza
eskatzen?
Noiz izan zen natura behatzera hurbildu zinen azkeneko aldia?
Noizbait pentsatu al duzue zorionekoak garela bizitzeko mundu hau
izateagatik? Orain arte ez da aurkitu Lurra bezalako beste planetarik:
inguratzen gaituen guztia miresgarria eta magikoa da. Horregatik
eskerrak eman behar ditugu daukagun planetarengatik eta ondo zaindu
behar dugu. Nora joango ginateke bizitzera mundua guztiz kutsatuko
bagenu? Zer gertatuko litzaiguke guri?
Baina jakinda gure mundua altxor ezin hobea dela, behar den bezala
zaintzen ari al gara? Gure ingurua zaintzen al dugu? Eta mendira,
hondartzara edo laku batera joaten garenean benetan ondo zaintzen dugu?
Guk sortutako kutsadurarik txikiena (txikle bat lurrera botatzea adibidez)
erabat kaltegarria da bai naturarentzat eta beste bizidunentzat ere.
Beraz, entzun dezagun naturak eskatzen digun errespetuari eta zaindu
dezagun gure mundua behar den bezala!!!
Hausnartzeko galderak:
- Segundo batzuez naturak eskatzen duena entzungo bagenu, zer uste
duzue eskatuko gintuela?
- Nola sentitzen zara txango batera joaten zarenean eta naturarekin
kontaktuan zaudenean?
- Zer da zure ustez naturako gauzarik harrigarriena? Zein zuhaitz? Zein
animalia?
- Zer egin dezakegu gure natura errespetatzeko? Kezkatuak al zaudete
gure munduko osasunarekin?
- Zer egin dezakegu eskolan natura zaintzeko edo hobetzeko?
martes, 31 de enero de 2017
domingo, 22 de enero de 2017
BAKEaren aldeko BIDEOA
Bideoa: ZUBIA

https://www.youtube.com/watch?v=LAOICItn3MM
Bideoa
ikusi eta ondorengo galdera erantzun:
- Zer gertatu da zubian bi pertsonairen artean?
- Zein gatazka ditugu klasean? Eta munduan?
- Zuk nola konpontzen dituzu zure gatazkak?
domingo, 15 de enero de 2017
BAKEaren aldeko ipuina: ATZAMAR LODI HASERREKORRA
Esku bateko atzamarrak adiskide handiak
ziren, baina eskuaren jabea lan arriskutsua egiten hasi zen eta, kontuz ibili
arren, atzamar lodia gaizki samar ateratzen zen, ebakiak eta zauriak jasan
behar izaten baitzituen. Hasieran, beste atzamarrek barkamena eskatzen zioten,
behar besteko kontuarekin ez zebiltzalako. Atzamar loditxoak barkatzen zien;
baina gauza berbera hainbestetan gertatu zenez, atzamar lodia nekatu egin zen
eta gehiagotan ez barkatzea erabaki zuen. Hortaz, eskuko beste atzamarretatik
aldendu egin zen.
Hasieran atzamar lodia zuzen, tente eta
artez joaten zen, beste atzamarretatik urruntxo eta aldenduta. Baina itxura edo
jarrera hura behartua zen, gogorra, barregarria eta jabea eskua beti poltsikoan
sartuta eramaten hasi zen. Han barruan atzamarrek iluntasunean eta ezinikusian
bizi behar zuten eta.
Orduan atzamar lodia dena bere erruz
gertatu zela konturatu zen eta beste atzamarrei barkatzeko eskatu zien,
beldurrez eskatu ere, ezetz esango ziotelakoan. Atzamarrek, ordea, berehala
barkatu zioten, denok huts egin dezakegula ondotxo baitzekiten.
Behin adiskidetu ondoren, atzamar
guztiak, denak batera, jabeari ondo zeudela eta lana ondo egiten zutela
erakusten ahalegindu ziren… eta laster argitara irtetea lortu zuten. Ikasia
zuten beti barkatu beharko ziotela elkarri, jabeak poltsiko triste eta ilunean
zokoratzerik nahi ez bazuten.
Gogoetarako galderak:
·
Jainkoak
beti barkatzen digu… DENA eta DENOI. Zuk asko ala gutxi barkatzen duzu?
Kostatzen zaizu barkatzea? Zergatik?
·
Inoiz,
ondo ez dagoen gauzaren bat egiten duzunean, eskatzen duzu barkamenik?
·
Zer
nota jarriko zenieke zure ikaskideei barkatzeko gaitasunari dagokionez?
domingo, 8 de enero de 2017
BAKEari buruzko GOGOETA
Gogoeta:
BAKEARI ESKUAK LUZATU
Begira itzazu ondoren dituzun binetak.
Berez lau binetako komikia da,
hemen lehenengo biak aurkezten dizkizugu. Animatuko al zara
hurrengo bi binetak asmatzen? Nola bukatuko litzateke komikia?
hemen lehenengo biak aurkezten dizkizugu. Animatuko al zara
hurrengo bi binetak asmatzen? Nola bukatuko litzateke komikia?
Ikusi nahi baduzu nola buka daitekeen istoriotxo hau, hurrengo
linka sakatu:
linka sakatu:
Zerikusi al du honek BAKEarekin? Zertan?
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

