domingo, 14 de mayo de 2017
Bideoa: LOKARRIAK (CUERDAS)
Bideoa ikusi eta guztion arteko “gogoeta” txiki bat egin ondoren ondorengo galdera erantzun:
- Zer da SOLIDARIOA izatea bideo honetan?
- Zein pista ematen ditu bideoak gure ingurua SOLIDARIago izateko?
- Zer egin dezakezu ZUK zure inguruan SOLIDARITATEA egon dadin?
domingo, 7 de mayo de 2017
Ipuina: SAGUTXOA eta LEHOIA
Sagutxo bat lotan zagoen lehoiaren bizkar gainera igo zen. Lehoia esnatu zen eta gure sagutxoa atzapar artean harrapatu zuen. Sagutxo gaixoak honela erregutu zion lehoari:
- Aska nazazu arren! Utzi bizirik eta ordainduko dizut!
Sagutxoaren erreguaz barrezka, lehioak esan zion:
- Ze ordain eman dezake sagutxu gaixo honek?
Hala ere, lehoia errukitu zen eta sagutxoa pakean joaten utzi zuen.
Egun batzuk geroago, eiztari batek gure lehoia sare sendo baten barruan harrapatu zuen. Lehoia indartsua izan arren sare artean gelditu zen, zirkinik ere egiteko ez zela. Ikaragarrizko samintasunez hasi zen orroaka. Sagutxoa, orroa entzun bezain pronto, zulotik atera eta lehoarengana joan zen:
- Zer dugu lehoi jauna?
Lehoiak orro haundi bat eginez arantzun zion:
- Zer dudan? Arranopola!!! Harrapatzen bazaitut ikusiko duzu…
Eta sagutxoak:
- Ez estutu, nik askatuko zaitut eta.
Eta lehoiak:
- Bai, zera egingo duzu zuk!!!
Orduan sagutxoak bere hortz zorrotzekin sareari heldu zion eta lokarriak ebakiz lehoia askatu zuen. Horrela erakutsi zion saguak lehoari, haundi eta indartsua izan arren ez dela ezetsi behar txikia eta argala, azken honek ere iritsitako unean lagundu dezake eta.
Hausnarketarako galderak:
- Zer esan daieteke lehoiari buruz? Eta sagutxoari buruz?
- Zertan antzematen da istorio honetan solidaritatea?
- Noiz izan gaitezke solidarioak gure artean? Egoerak asmatu.
- Nola izan gaitezke solidarioak MULO proiektuan?
domingo, 30 de abril de 2017
Gogoeta: SOLIDARITATEAri eskuak luzatu
Hilabete hau oso berezia da gure eskolarentzat eta munduan zehar Mariaren Lagundiak dituen beste eskolentzat ere. Gure fundatzailearen eguna ospatuko dugu eta hori ez da txantxetako gauza! Eskolan hasi zinetenetik entzun diguzue irakasleoi Santa Juanaren inguruan hitz egiten eta egindako lan izugarria goraipatzen. Baina gure helburua ez da bere istorioa buruz ikastea, baizik eta Santa Joanaren pausuak jarraitzea da gure helburu nagusia, alegia.
Urtero Juanaren ezaugarrietako bat izaten da protagonista, eta aurtengoan “solidario izatea” izango da. Juanak asko sufritu zuen bere bizitzan zehar izandako arazoengatik, baina guztietatik aurrera eginez atera zen. Nola lortu zuen? Ba ez dago misterio handirik; bere nahiari esker atera zen aurrera, beti bere bihotzari entzuten baitzion. Zenbaitetan nahi ditugun gauza guztiak ezin ditugu bakarka egin. Joana oso emakume eta pertsona onez inguratu zen.
Gu ere egunero pertsonez eta lagunez inguraturik gaude eta hauekin harremanetan egotea ezinbestekoa da. Batzuetan ez da erraza gauzak guk nahi ditugun bezala egitea, besteekin adostasun batera iritsi behar dugu eta. Baino horretaz gain, oso garrantzitsua da gure inguruko pertsonak oso ondo zaintzea. Eta horretarako daukagun armarik handiena maitasuna eta solidario izatea da. Gure lagunak maitasunez tratatzen baditugu eta gugatik egiten dituzten gauzengatik eskerrak ematen baditugu, zaila izango da arazoak sortzea.
Ez zaigu gehiegi kostatzen eskerrak ematea, azken batean hitz bakarra da. Baina benetan bihotzetik ateratzen bazaigu, guztiz baliotsua izango da ingurukoekin gustura sentitzeko. Guztiei gustatzen zaigu egiten ditugun gauzengatik eskerrak ematea; eta horretarako guk ere eskerrak ematen ikasi beharko dugu. Ez ahaztu Kongon dugun proiektuko pertsonak gurekin erabat kontent daudela, azkenean beraien eskola mantentzea lortu dute eta. Hala ere, guk ere beraiei eskerrak eman behar dizkiegu, asko ikasi baitugu, besteak beste, solidarioak izaten.
Beraz, Santa Juanaren antzera,
SOLIDARIOak izan gaitezen.
sábado, 8 de abril de 2017
NOR DA HAU? Aste Santuan sartzen
Igande honetan Erramu Igandea da.
Jakin nahi al duzu noren inguruan ari gara?
Jerusalemen sartzean, jendeak algaraka galdetzen zioten elkarri:
- Nor da hau?
Berarekin zeudenek hauxe esaten zuten;
- Nazareteko profeta da eta Jesus du izena.
Jakin nahi al duzu noren inguruan ari gara?
Jerusalemen sartzean, jendeak algaraka galdetzen zioten elkarri:
- Nor da hau?
Berarekin zeudenek hauxe esaten zuten;
- Nazareteko profeta da eta Jesus du izena.
martes, 28 de marzo de 2017
LESTONNAC TALDEAK
Aurreko igandean, martxoaren 26an, Paseo Koloneko parkingean Caritasek jarritako museo ikusi genuen, baita Junkal parrokiko kanpaidorrera igo ginen ere. ELKARBIZITZArako egun polita izan zen. Hona hemen bideoa:
sábado, 25 de marzo de 2017
Keinua: HISTORIAKO EMAKUMEAK
Aprobetxatuz Emakumearen eguna hilabete honetan izan zela, aste
honetan zehar horrekin zerikusia duen keinu txiki bat egingo dugu. Ikasleak
bikoteka edo hirukoteka (banaka ere egin daiteke) historiako emakume
garrantzitsuren bat aukeratu behar du.
Etxean informazio pixka bat bilatu
(izena, non eta noiz jaio zen eta zergatik den garrantzitsua) eta argazki bat
inprimatu.
Ikasleek argazkiak ekartzen dituzten heinean, kartulina batean itsatsi
ditzakegu emakumeen horma irudi bat osatuz. Eta bikote bakoitzak kontatu
beharko du nor zen emakume hori eta zergatik aukeratu duen.
Betidanik egon dira oso emakume
garrantzitsuak nahiz eta oso egoera zailean bizi.
domingo, 19 de marzo de 2017
Bideoa: SOMOS IGUALES Y DIFERENTES
Aurreko asteetan landu dugun bezala, berdintasuna gure
bizitza alor guztietara zabaltzea gustatuko litzaiguke. Ez bakarrik
neska-mutilen artean. Baizik eta, arraza desberdinen artean, familia eredu
desberdinen artean, maila sozio-ekonomiko desberdinen artean, ikasketa maila
desberdinak dituzten pertsonen artean…
Horregatik oso bideo labur batzuk ikustea proposatzen
dizkizuegu. Horietan berdintasuna eremu desberdinetan ikusteko aukera izango
dugu. Guk 5 sketch aukeratu ditugu. Baino youtube sartu ezgero gehiago daude;
bilduma bat baita.
-
Zer erakutsi
nahi ziguten aurreko bideoek?
-
Zuek uste
duzue gure inguruan egoera horiek normaltzat hartzen ditugu?
-
Norbait
desberdina denean normal tratatzen dugu?
-
Zer egin
dezakegu guk gure inguruan berdintasunaren alde?
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



