martes, 31 de enero de 2017
domingo, 22 de enero de 2017
BAKEaren aldeko BIDEOA
Bideoa: ZUBIA

https://www.youtube.com/watch?v=LAOICItn3MM
Bideoa
ikusi eta ondorengo galdera erantzun:
- Zer gertatu da zubian bi pertsonairen artean?
- Zein gatazka ditugu klasean? Eta munduan?
- Zuk nola konpontzen dituzu zure gatazkak?
domingo, 15 de enero de 2017
BAKEaren aldeko ipuina: ATZAMAR LODI HASERREKORRA
Esku bateko atzamarrak adiskide handiak
ziren, baina eskuaren jabea lan arriskutsua egiten hasi zen eta, kontuz ibili
arren, atzamar lodia gaizki samar ateratzen zen, ebakiak eta zauriak jasan
behar izaten baitzituen. Hasieran, beste atzamarrek barkamena eskatzen zioten,
behar besteko kontuarekin ez zebiltzalako. Atzamar loditxoak barkatzen zien;
baina gauza berbera hainbestetan gertatu zenez, atzamar lodia nekatu egin zen
eta gehiagotan ez barkatzea erabaki zuen. Hortaz, eskuko beste atzamarretatik
aldendu egin zen.
Hasieran atzamar lodia zuzen, tente eta
artez joaten zen, beste atzamarretatik urruntxo eta aldenduta. Baina itxura edo
jarrera hura behartua zen, gogorra, barregarria eta jabea eskua beti poltsikoan
sartuta eramaten hasi zen. Han barruan atzamarrek iluntasunean eta ezinikusian
bizi behar zuten eta.
Orduan atzamar lodia dena bere erruz
gertatu zela konturatu zen eta beste atzamarrei barkatzeko eskatu zien,
beldurrez eskatu ere, ezetz esango ziotelakoan. Atzamarrek, ordea, berehala
barkatu zioten, denok huts egin dezakegula ondotxo baitzekiten.
Behin adiskidetu ondoren, atzamar
guztiak, denak batera, jabeari ondo zeudela eta lana ondo egiten zutela
erakusten ahalegindu ziren… eta laster argitara irtetea lortu zuten. Ikasia
zuten beti barkatu beharko ziotela elkarri, jabeak poltsiko triste eta ilunean
zokoratzerik nahi ez bazuten.
Gogoetarako galderak:
·
Jainkoak
beti barkatzen digu… DENA eta DENOI. Zuk asko ala gutxi barkatzen duzu?
Kostatzen zaizu barkatzea? Zergatik?
·
Inoiz,
ondo ez dagoen gauzaren bat egiten duzunean, eskatzen duzu barkamenik?
·
Zer
nota jarriko zenieke zure ikaskideei barkatzeko gaitasunari dagokionez?
domingo, 8 de enero de 2017
BAKEari buruzko GOGOETA
Gogoeta:
BAKEARI ESKUAK LUZATU
Begira itzazu ondoren dituzun binetak.
Berez lau binetako komikia da,
hemen lehenengo biak aurkezten dizkizugu. Animatuko al zara
hurrengo bi binetak asmatzen? Nola bukatuko litzateke komikia?
hemen lehenengo biak aurkezten dizkizugu. Animatuko al zara
hurrengo bi binetak asmatzen? Nola bukatuko litzateke komikia?
Ikusi nahi baduzu nola buka daitekeen istoriotxo hau, hurrengo
linka sakatu:
linka sakatu:
Zerikusi al du honek BAKEarekin? Zertan?
domingo, 18 de diciembre de 2016
Gabonak munduan zehar
Bideoa: GABONAK MUNDUAN ZEHAR
Urtea
bukatzen ari da eta honekin gure oporrak gero eta gertuago daude. Nekatuak
gaude eta oso ondo etorriko zaigu bi astez deskantsatzea. Gainera, opor hauek
bereziak dira, eta seguru gutako gehiengoek bereziki maite ditugula GABONAK.
Suposatzen
dugu dagoeneko mundu guztiak dakiela zergatik ospatzen diren jai hauek. Etxean,
kalean, katekesian, eskolan, erlijioko klaseetan… toki askotan entzun dugu
Jesusen jaiotzaren istorioa. Eta hain ondo ezagutzen dugunez, aste honetan
bideo berezi bat ikustea proposatzen dizuegu. Bi bideo txiki hauetan ikusiko
dugu Gabonak munduko herrialde askotan ospatzen dela, baino herrialde batetik
bestera ohitura erabat ezberdinak dira. Horregatik bideo hauetan bitxikeri
ezberdinak ikusiko ditugu beste herrialdeetan jai hauek nola ospatzen dituzten
ikertzeko.
Gogoetarako galderak:
-
Ezagutzen ahal zenituen
ohitura ezberdin hauek?
-
Ezagutzen al duzue bideoan
agertzen ez den beste antzeko ospakizunik?
-
Zergatik uste duzue ospatzen
direla Gabonak hain modu ezberdinetan?
-
Zuen ustez, ba al dago festa
hauetan zerbait amankomunean?
-
Ba al dago sentimenduren bat
herrialde guztietan sentituko dutena egun hauetan zehar?
domingo, 11 de diciembre de 2016
Maren panpintxoa
Ipuina: MAREN PANPINTXOA
Ipuin honen
mezua da, ez dugula inor bakarrik utzi behar. Horretarako panpin baten istorioa
kontatzen da, nor bakarrik gelditzen den triste triste gabonetan panpin berri
bat iristen denean. Baino jabeak Marenen tristura ikustean, bi panpinak
aurkezten ditu lagunak egin daitezen eta inor bakarrik geldi ez dadin.
Ipuin hau
bideo baten bidez landuko dugu. Oso laburra da eta ulertzeko erraza. Haur
txikientzat oso aproposa.
- Nola bizi ziren hasieran
Mikel eta Maren?
- Nola uste duzue sentitu zela
Maren gabonak iristean? Zergatik?
- Nolakoa iruditzen zaizue
Mikelek hartutako irtenbidea?
- Zuek noizbait sentitu al
zarete bakarrik eskolan, etxean, patioan…?
- Zer egin dezakegu norbait
bakarrik ikusten dugunean?
domingo, 4 de diciembre de 2016
Eskuen pinua
Dinamika: ESKUEN PINUA
Ikasturtearen
hasieran egin genuen antzera, gure eskuekin zuhaitz bat osatuko dugu. Baino
oraingo honetan bakoitzak bere eskua egin beharko du eta berdez margotu.
Seguruenik bakoitzak esku bat baino gehiago egin beharko du. Ekintza hau
egiteko, polita izango litzateke, kurtso bereko ikasle guztiak elkartzea.
Horrela, gela bakoitzeko zuhaitz bat egin beharrean, kurtso bakoitzeko bat
izango genuke.
Eskuak prest
ditugunean beheko argazkian ikusten dugun adibidean bezala, pinu bat osatuko
dugu. Gela barruan itsatsi dezakegu, edo bestela pasilloan. Bukatzen dugunean
apaintzeko aukera dugu. Apaingarri batzuk egin ditzakegu eta honetan
zintzilikatu.
Dinamika hau
egiterakoan hausnarketa txiki bat egin dezakegu talde lanaren inguruan. Guztien
eskuak garrantzitsuak dira, baten bat faltatzen bada, “sosoagoa” geratzen
baita.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

