domingo, 27 de noviembre de 2016

Gabonei eskuak luzatu

Gogoeta: GABONEI ESKUAK LUZATU

Lan handia egin dugu dagoeneko eta oporren gogoz gaude. Hurrengo ostegunean hilabete berri batekin hasiko gara. Eta zein uste duzue dela abenduan landuko dugun balorea edo hitza? Jakina, egun hauetan zehar “Gabonei” buruz arituko gara.
Zer dira zuretzat Gabonak? Nola ospatzen dituzu? Galdera hauei erantzuten badiegu, konturatuko gara pertsona bakoitzarentzat esanahi desberdin bat duela, eta gainera ospatzeko hamaika modu daudela. Jatorriz, jai hauek ospatzen ditugu egun hauetan Jesusen jaiotza gogoratzen dugulako. Bera izan zen Jainkoak bidali zuen mesiasa. Bera zen bere semea.
Guztiok dakigun bezala, bere gurasoak Maria eta Jose izan ziren, eta ez zuten lan erraza izan. Hainbat arazo eta gero Belenera joan behar izan zuten, eta iristen zeudela, Jesus jaiotzeko ordua iritsi zen. Azkenean ukuilu batean jaio zen, munduko umerik xumeena bezala. Bere aitak mundua salbatzera bidali zuen; bere zeregina guztiz garrantzitsua zen. Baino ez zen gaztelu edo etxe dotore batean jaio. Honekin erakutsi nahi ziguten, Jesus, gu bezalako gizakia zela; baina benetan bihotz onekoa.
Eta pentsa dezagun orain zein lan ona egin zuen, 2.000 urte eta gero, berari buruz hitz egiten jarraitzen dugula. Berak erakutsitakoak gaur egun oraindik oso baliagarriak dira, bere ideiak eta baloreak ez dira zaharkitu. Berak esan zuen moduan, munduan dagoen gauzarik garrantzitsuena maitasuna da. Honi esker munduan bakean bizi gaitezkeelako.
Beraz, azken batean, gabonetako gauzarik garrantzitsuena maitasuna da. Horregatik gehiengoak familiarekin biltzen gara jai hauek ospatzeko; kaleak eta etxeak apaingarriz betetzen dira, opariak jaso eta egiten ditugu, lagunei postalak bidaltzen dizkiegu… Baina azken batean, hauek guztiak maitasunaren seinale dira.

Gogoetarako galderak: 

-         -  Zuk nola ospatzen dituzu jai berezi hauek?
-         -  Zer esan nahi dute?
-         -  Zer da gehien eta gutxien gustatzen zaizuna?
         -  Ze sentimendu sortarazten dizkizu?





No hay comentarios:

Publicar un comentario