lunes, 5 de junio de 2017

Diamika: ESKERRIK ASKO LAGUN!!!

   Proposatuko dugun keinua oso sinplea da, seguruenik guztiok ezagutuko duzuela. Dinamikaren izena “armiarma sarea” da. Normalean haria edo artilea beharko genuke, baino oraingoan ezer gabe egingo dugu. Pertsona bat hasiko da hitz egiten; gelakide bat aukeratuko du eta esango du adibidez: “Mikel, eskerrik asko arazoak ditudanean nire ondoan zaudelako”. Orduan Mikelek beste pertsona bat aukeratuko du eta zerbaitengatik eskerrak emango dizkio. 

   Horrela jarraituko dugu gelako pertsona guztiek parte hartu arte. Dinamika honekin kate edo sare moduko bat sortuko dugun, non mundu guztiak eskerrak ematen eta jasotzen dituen. Ariketa polita izan daiteke ikasturteari amaiera emateko eta denak kontent bukatzeko. 



domingo, 4 de junio de 2017

Ipuina: GUZTIZ ORDAINTUTA

    Egun batean mutiltxo bat bere amarengana hurbildu zen. Ama sukaldean zegoen gau hartarako afaria goxo-goxo prestatzen. Eta umeak berak idatziriko papertxo bat eman zion amari. Ohar horretan ondorengoa jartzen zuen:

- Belarra mozteagatik: 5 euro
- Nire logela astero txukuntzeagatik: euro 1
- Dendara mandatuak egitera joateagatik: 0,50 zentimo 
- Anai txikia zaintzeagatik: 0,25 zentimo
- Zaborra kalera eramateagatik: euro 1
- Eskolan nota onak ateratzeagatik: 5 euro
- Patioa garbitzeagatik: 2 euro
- GUZTIRA: 14,75 euro sor dizkidazu. 

   Ama ohar hura irakurtzean harriturik geratu zen. Eta denbora batez pentsatu ondoren, beraiek bizitutako momentuetan pentsatu eta ondorengo nota idatzi zion bestearen atzekoa: 

- Nire sabelean 9 hilabetez eramateagatik: 0 euro
- Zure ohearen ondoan zu zaintzen egondako gauengatik: 0 euro
- Bizi ditugun momentu zail eta isuritako malkoengatik: 0 euro
- Ikasten lagundu zaitudan momentu guztiengatik: 0 euro
- Urteetan emandako jostailu, arropa eta elikadurarengatik: 0 euro
- Guzti honen batura egiten bukatzen duzunean, konturatuko zara maitasunak ez duela preziorik. 

   Mutilak oharra irakurtzen bukatu zuenean, malkoak bere masailetatik behera jaisten hasi ziren. Orduan konturatu zen, benetan oker jokatu zuela, maitasunak preziorik ez duelako eta bueltan ezer eskatu behar ez delako. Horregatik bere amaren begietara begiratu eta esan zuen “Ama benetan bihotz-bihotzez maite zaitudala”. Gero, oharra hartu eta ondorengoa idatzi zuen: faktura, guztiz ordaindua

Hausnartzeko galderak:

- Nola uste duzue portatu zela umea? Arrazoia zeukan?
- Nola sentituko zen ama?
- Zein gauza gehiago egin daitezke matasunez bakarrik?
- Zuen gurasoei eta ingurukoei eskerrak ematen dizkiozue ematen dizueten guztiarengatik? 


domingo, 28 de mayo de 2017

Gogoeta: ESKER ONAri eskuak luzatu



    Azkenean iritsi zaigu azkeneko hilabetea. Guztiok gogoz gaude oporrak hartzeko egindako lan gogorraren ondoren. Gainera, eguraldi ona, egun luzeagoak, eskolan bakarrik goizez egotea, San Martzialak gertu ditugu… guzti hauek kontent egoten laguntzen gaituzte. 

      Gure ingurura begiratzen badugu konturatuko gara zoriontsu egiten gaituzten gauza eta pertsona pilo bat daudela. Benetan eskertzekoa da Jainkoak eman digun bizitza. Baino zenbatetan ematen ditugu eskerrak? 

     Egunero gure bizitzan pertsona askorekin izaten gara harremanetan eta horregatik oso garrantzitsua da jakitea nola jokatu behar dugun. Denbora asko pasatzen dugu protestatzen eta gustatzen ez zaizkigun gauzez hitz egiten. Eta norbaitekin haserretu ezkero, hau gogor kritikatzen dugu eta mundu guziari kontatzen diogu. Egun oso batean zehar begiak itxi ez gero, konturatuko ginen denboran guztian iskanbilak entzungo genituela, baita haserreak ere. 

Baina konturatu al zarete gure inguruko pertsonak gure altxorrik preziatuenak direla? Zer egingo genuke beraiek gabe? Egia da batzuetan eztabaidak edo arazoak ditugula, baino askoz ere garrantzitsuagoa da ohartzea gure lagunek eta ingurukoek gugan sor ditzaketen poza eta sentimendu onak. 

Horregatik azkeneko hilabete honetan ahaleginduko gara eskerrak ematen. Doakoa da eta ez zaigu ezer kostatzen; eta bueltan jasotzen duguna oso handia da: gure ingurukoek irribarreak eta zoriontasunak. 

- Zergatik eman ditzakegu eskerrak?
- Zer dut inguruan pozten eta alaitzen nauena?
- Normalean zer egiten dut gehiago, protestatu ala eskerrak eman? Zer egin dezaket hori aldatzeko?



lunes, 22 de mayo de 2017

Keinua: MULO PROIEKTUrako SOBREAK

   Hilabete honetan Santa Juanaren ospakizunak egingo ditugu, bertan elkarrekin kantatuko dugu eta dinamikak egingo ditugu. Beraz, ez dugu honi guztiari ezer gehiago gehituko. 

    Hau dela eta, pentsatu dugu hilabete honetako keinu xumea MULO proiekturako diru bilketa izatea. Aurreko astetan banatutako sobretxoak bilduko ditugu eta FISCera eramango ditugu. Dinamika honen helburu nagusia elkar laguntzearen kontzientzia piztea da. Guztion artean herri horretako ospitalea martxan jartzeko gai gara. Ea lortzen dugun denok parte hartzea proiektu polit honi laguntzeko.



domingo, 14 de mayo de 2017

Bideoa: LOKARRIAK (CUERDAS)




Bideoa ikusi eta guztion arteko “gogoeta” txiki bat egin ondoren ondorengo galdera erantzun: 

- Zer da SOLIDARIOA izatea bideo honetan? 
- Zein pista ematen ditu bideoak gure ingurua SOLIDARIago izateko?
- Zer egin dezakezu ZUK zure inguruan SOLIDARITATEA egon dadin?


domingo, 7 de mayo de 2017

Ipuina: SAGUTXOA eta LEHOIA

   Sagutxo bat lotan zagoen lehoiaren bizkar gainera igo zen. Lehoia esnatu zen eta gure sagutxoa atzapar artean harrapatu zuen. Sagutxo gaixoak honela erregutu zion lehoari:

- Aska nazazu arren! Utzi bizirik eta ordainduko dizut!

Sagutxoaren erreguaz barrezka, lehioak esan zion:

- Ze ordain eman dezake sagutxu gaixo honek?

Hala ere, lehoia errukitu zen eta sagutxoa pakean joaten utzi zuen.
Egun batzuk geroago, eiztari batek gure lehoia sare sendo baten barruan harrapatu zuen. Lehoia indartsua izan arren sare artean gelditu zen, zirkinik ere egiteko ez zela. Ikaragarrizko samintasunez hasi zen orroaka. Sagutxoa, orroa entzun bezain pronto, zulotik atera eta lehoarengana joan zen:

- Zer dugu lehoi jauna?

Lehoiak orro haundi bat eginez arantzun zion:

- Zer dudan? Arranopola!!! Harrapatzen bazaitut ikusiko duzu…

Eta sagutxoak:

- Ez estutu, nik askatuko zaitut eta.

Eta lehoiak:

- Bai, zera egingo duzu zuk!!!

Orduan sagutxoak bere hortz zorrotzekin sareari heldu zion eta lokarriak ebakiz lehoia askatu zuen. Horrela erakutsi zion saguak lehoari, haundi eta indartsua izan arren ez dela ezetsi behar txikia eta argala, azken honek ere iritsitako unean lagundu dezake eta.




Hausnarketarako galderak:

- Zer esan daieteke lehoiari buruz? Eta sagutxoari buruz?
- Zertan antzematen da istorio honetan solidaritatea?
- Noiz izan gaitezke solidarioak gure artean? Egoerak asmatu.
- Nola izan gaitezke solidarioak MULO proiektuan?

domingo, 30 de abril de 2017

Gogoeta: SOLIDARITATEAri eskuak luzatu

   Hilabete hau oso berezia da gure eskolarentzat eta munduan zehar Mariaren Lagundiak dituen beste eskolentzat ere. Gure fundatzailearen eguna ospatuko dugu eta hori ez da txantxetako gauza! Eskolan hasi zinetenetik entzun diguzue irakasleoi Santa Juanaren inguruan hitz egiten eta egindako lan izugarria goraipatzen. Baina gure helburua ez da bere istorioa buruz ikastea, baizik eta Santa Joanaren pausuak jarraitzea da gure helburu nagusia, alegia.

   Urtero Juanaren ezaugarrietako bat izaten da protagonista, eta aurtengoan “solidario izatea” izango da. Juanak asko sufritu zuen bere bizitzan zehar izandako arazoengatik, baina guztietatik aurrera eginez atera zen. Nola lortu zuen? Ba ez dago misterio handirik; bere nahiari esker atera zen aurrera, beti bere bihotzari entzuten baitzion. Zenbaitetan nahi ditugun gauza guztiak ezin ditugu bakarka egin. Joana oso emakume eta pertsona onez inguratu zen.

   Gu ere egunero pertsonez eta lagunez inguraturik gaude eta hauekin harremanetan egotea ezinbestekoa da. Batzuetan ez da erraza gauzak guk nahi ditugun bezala egitea, besteekin adostasun batera iritsi behar dugu eta. Baino horretaz gain, oso garrantzitsua da gure inguruko pertsonak oso ondo zaintzea. Eta horretarako daukagun armarik handiena maitasuna eta solidario izatea da. Gure lagunak maitasunez tratatzen baditugu eta gugatik egiten dituzten gauzengatik eskerrak ematen baditugu, zaila izango da arazoak sortzea.

   Ez zaigu gehiegi kostatzen eskerrak ematea, azken batean hitz bakarra da. Baina benetan bihotzetik ateratzen bazaigu, guztiz baliotsua izango da ingurukoekin gustura sentitzeko. Guztiei gustatzen zaigu egiten ditugun gauzengatik eskerrak ematea; eta horretarako guk ere eskerrak ematen ikasi beharko dugu. Ez ahaztu Kongon dugun proiektuko pertsonak gurekin erabat kontent daudela, azkenean beraien eskola mantentzea lortu dute eta. Hala ere, guk ere beraiei eskerrak eman behar dizkiegu, asko ikasi baitugu, besteak beste, solidarioak izaten.

Beraz, Santa Juanaren antzera,
SOLIDARIOak izan gaitezen.



sábado, 8 de abril de 2017

NOR DA HAU? Aste Santuan sartzen

Igande honetan Erramu Igandea da. 
Jakin nahi al duzu noren inguruan ari gara?



Jerusalemen sartzean, jendeak algaraka galdetzen zioten elkarri:
- Nor da hau?
Berarekin zeudenek hauxe esaten zuten;
- Nazareteko profeta da eta Jesus du izena.

martes, 28 de marzo de 2017

LESTONNAC TALDEAK

   Aurreko igandean, martxoaren 26an, Paseo Koloneko parkingean Caritasek jarritako museo ikusi genuen, baita Junkal parrokiko kanpaidorrera igo ginen ere. ELKARBIZITZArako egun polita izan zen. Hona hemen bideoa:


sábado, 25 de marzo de 2017

Keinua: HISTORIAKO EMAKUMEAK

   Aprobetxatuz Emakumearen eguna hilabete honetan izan zela, aste honetan zehar horrekin zerikusia duen keinu txiki bat egingo dugu. Ikasleak bikoteka edo hirukoteka (banaka ere egin daiteke) historiako emakume garrantzitsuren bat aukeratu behar du.

   Etxean informazio pixka bat bilatu (izena, non eta noiz jaio zen eta zergatik den garrantzitsua) eta argazki bat inprimatu. Ikasleek argazkiak ekartzen dituzten heinean, kartulina batean itsatsi ditzakegu emakumeen horma irudi bat osatuz. Eta bikote bakoitzak kontatu beharko du nor zen emakume hori eta zergatik aukeratu duen. 

   Betidanik egon dira oso emakume garrantzitsuak nahiz eta oso egoera zailean bizi. 


domingo, 19 de marzo de 2017

Bideoa: SOMOS IGUALES Y DIFERENTES

Aurreko asteetan landu dugun bezala, berdintasuna gure bizitza alor guztietara zabaltzea gustatuko litzaiguke. Ez bakarrik neska-mutilen artean. Baizik eta, arraza desberdinen artean, familia eredu desberdinen artean, maila sozio-ekonomiko desberdinen artean, ikasketa maila desberdinak dituzten pertsonen artean…



Horregatik oso bideo labur batzuk ikustea proposatzen dizkizuegu. Horietan berdintasuna eremu desberdinetan ikusteko aukera izango dugu. Guk 5 sketch aukeratu ditugu. Baino youtube sartu ezgero gehiago daude; bilduma bat baita.




-        Zer erakutsi nahi ziguten aurreko bideoek?
-        Zuek uste duzue gure inguruan egoera horiek normaltzat hartzen ditugu?
-        Norbait desberdina denean normal tratatzen dugu?

-        Zer egin dezakegu guk gure inguruan berdintasunaren alde?

domingo, 12 de marzo de 2017

Ipuina: KOLORE-KOLORE

Koloreen munduan, bakoitzak bere izaera du. Adibidez berdea esperantzaren sinboloa da. Koloreen munduan arazoak sortzen direnean eta gehiegi konplikatzen direnean, Berdeak esaten die “ez galdu esperantza; galtzen ez baduzue, edozer konpondu daiteke”. Eta honen jarrerari esker, energia positiboaz kargatzen dira eta arazoak konpontzen dituzte.

Bestalde horia da. besteak elikatzea gustatzen zaio, eta horregatik zerealetan bizi da gehienbat. Hala ere, luzaroan oso gaizki banaturik darama. Lurralde batzuetan gehiegi dagoen bitartean, besteetan ez da iristen.

Kolore laranjak berriz, beroa igortzen du. Gainontzeko koloreak hotzez daudenean, beregana hurbiltzen dira berriro goxo-goxo sentitzeko. Eta hau gertatzen da laranja Eguzkian bizi delako.

Gero marroia dago, oso gaizki sentitzen dena. Zeren norbaiti zerbait gaizki ateratzen zaionean “que marrón” esaten dute. Eta horregatik koloreen munduan ere zerbait gertatzen denean kolore marroiari botatzen diote errieta. Horregatik, kolore marroia basora joan zen bizitzera lasai-lasai. Eta orain beste koloreak urduri daudenean, berarengana joaten dira lasaitzeko.
Gorria beti gelditu ezinik dabil. Beti arazoetan sartzen oso bihurria delako. Arazo mota guztietan topatu dezakegu, politikoetan, etxekoetan, maitasunean. Eta hori da oso bizia delako, gure bihotzetan bizi baita.

Ezin ditugu beltza eta txuria ahaztu. Beti elkarrekin doaz, beraien bizkarrak itsatsirik daude eta.  Orduan, siamesak direnez, aprobetxatzen dira besteei adarra jotzeko, bata bestearengatik etengabe aldatuz. Baino ez dute inoiz gezurrik esaten. Beraiek badakite gauza on guztiek badutela zerbait txarra; eta txar guztiek ere, beti dakartzatela zerbait ona; argia eta itzala bezala.



Eta ezin genituen arrosa eta urdina ahaztu! Oso kolore maitekorrak, ausartak, indartsuak eta eskuzabalak ziren. Baino historian zehar kolore arrosari pentsatzea eta erabakiak hartzen debekatu diote. Eta urdinari ordea, negar egitea eta beldurra izatea debekatu diote. Gainera, horretaz gain, arrosari esan zioten “zu beti panpinekin jolastu behar zara”; eta urdinari ordea “zu beti baloiarekin”. Baino egia esateko urdinari panpinak gustatzen zitzaizkion eta arrosa primeran pasatzen zuen futbolean.

Horregatik ezkutatzen ikasi zuten eta beraien jolasak elkartrukatzen ere. Pentsatu nahi zutenean, pentsatzen zuten; negar egin nahi zutenean, negar egiten zuten.

Baina horrelakoetan koloregabeak iristen ziren esanez: “urdina, utzi negar egiteari eta baztertu panpinak” “eta zu arrosa, baloia ezta ukitu ere eta ez hainbeste pentsatu”. Eta horrela urteak eta urteak pasa ziren; menderik mende.

Azkenean gure bi kolorean beldurrez egoten nekatu ziren; beraiek beraien izaera propioa izan nahi zuten, ez inposatutako bat. Eta horrexegatik egun batean koloreen mundutik ihes egin zuten. Urdina oso beldurturik zegoen; baino arrosak ideia bikaina izan zuen “zergatik ez gara gu biok nahasten?”.

Eta hala izan zen. Nahastu eta kolore MOREA sortu zuten. Honenbestez morea oso kolore maitekorra eta eskuzabala da. Gainera besteei laguntzen atsegin du. Oso kolore azkarra eta ausarta da. beldurra duenean negar egiten du; baino segituan pasatzen zaio. Futbolera jolastu nahi duenean, baloiarekin ibiltzen da; eta panpinekin nahi duenean, hauekin ibiltzen da. nahi duena egiten du; besteek pentsatzen dutena inporta ez diolako.

Horregatik morea libre izan nahi duten pertsona guztietan bizi da.

Hausnartzeko galderak:
-        Zein da ipuinetik gehien gustatu zaizun kolorea?
-        Zeinekin identifikatu zara?
-        Uste al duzu neskak eta mutilak desberdinak direla?

-        Zer gertatzen da mutil batek panpinekin jolasten bada? Eta neska bat futbolean? 

domingo, 5 de marzo de 2017

GOGOETA: eskuak luzatu BERDINTASUNARI

Zer da berdintasuna? Guztiak al gara berdinak? A ze galdera zaila bi hauek. Alde batetik desberdinak gara, pertsona bakoitza izaera desberdina duelako eta gauza ezberdinak gustatzen zaizkigulako. Baino esan beharra dago, azken batean pertsona guztiak pertsonak garela eta eskubide berdinak ditugula.

Gaur egun oraindik desberdintasun handiak daude eskubideei dagokionez. Adibidez, ez da berdina Irunen bizi den mutil bat edo Afrikako herrialde pobre batean bizi den mutil bat. Zoritxarrez ez dituzte eskubide desberdinak. Eta zuen ustez legezkoa da eskubideak jaio garen tokiaren araberakoak izatea? Horregatik, hilabete honetan zehar berdintasunaren alde egin nahi dugu.

Baino berdintasunaren hitza, askoz ere zabalagoa da. Datorren martxoaren 8an Emakumearen eguna ospatzen da eta egun hau zergatik ospatzen dugun galdetuko duzue. Ba erantzuna erraza da, emakumeak oraindik eskubide berdinak ez ditugulako/dituzuelako toki guztietan. Aurrera pausu handiak eman dira historiako azkeneko urteetan zehar, baino leku askotan oraindik eskubide asko falta zaizkie. Begiratu zuen ingurura; desberdintzen zaituen zerbait ikusten al duzue? Konturatuko zineten, fisikoa dela aldatzen den bakarra. Guretzako guztiak zarete ikasleak; ez du inporta neska edo mutilak izatea.

Oraindik askotan entzuten dugu neskak eta mutilak desberdinak garela. Adibidez: panpinak eta arrosa kolorea nesken kontua dela; urdina eta futbola mutilen gauzak direla; neskak negartiak direla edo mutilak ausartak. Baino ez dugu uste hori egia denik. Pertsona bakoitza desberdina da eta hori den bezalakoa onartu behar dugu. Beraz, hilabete honetan zehar gustatuko litzaiguke desberdintasun horiek baztertzea eta denak elkarrekin egotea. Ez du inporta neska edo mutila izatea, azkarra edo motela, dibertigarria ala aspergarria, pobrea ala aberatsa…

Luzatu ditzagun eskuak BERDINTASUNARI!


domingo, 26 de febrero de 2017

KEINUA: BOST ekintza txiki NATURA zaintzeko

   Aurreko hiru asteetan landutakoa errepasatuko dugu: Zer egin dugu aurreko hiru asteetan natura zaintzeko? Zure etxean, birziklatzen al duzu?

  Baina guk eskolan ordu asko igarotzen ditugunez, pentsatu beharko dugu zer egin dezakegun bertan natura eta ingurugiroa hobeto zaintzeko, ezta? Horregatik, denon artean dekalogo bat osatuko dugu eskolan betetzeko bost araurekin.


jueves, 23 de febrero de 2017

LESTONNAC taldeak INJUSTIZIA lantzen

Aurreko larunbatean, otsailaren 18an, LESTONNAC taldeetan INJUSTIZIAri buruz ari ginen gogoeta egiten. Hona hemen gure inguruan ikusi genituen zenbait egoera salagarriak

1.- BULLYING


 2.- HOMOFOBIA


3.- BAZTERKETA


 4.- BERDINATSUN EZA


 5.- ARAUAK EZ BETETZEA


 6.- NATURA EZ ZAINTZEA


 7.- DIKTADURA

domingo, 19 de febrero de 2017

BIDEOAK: NATURA zainduz!!!

   Bideoak ikusi eta guztion arteko “gogoeta” txiki bat egin ondoren ondorengo galdera erantzun: Zer egin dezakegu planeta eta ingurunea zaintzeko? Zein pista ematen dituzte bideoek?




domingo, 12 de febrero de 2017

Ipuina: BASOTIK BIDAI MAGIKOA

   Haurra basotxoaren barrena paseatzen zihoala, zuhaitz adintsu baten inguruan arbel handi bat aurkitu zuen eta, haren ondoan, kolorezko klarionaz betetako kutxa bat zegoen. Klarionen puntetatik txinparta distiratsuak ateratzen ziren. Haurrak klarionak ikusi eta hartu orduko marrazten hasi zen: zuhaitz bat, lore bat, txori bat… 

   Magia zela eta, marrazkiak bukatu orduko irudiak arbeletik atera eta bizirik zirauten. Horrela, inguru guztia animaliez betetako baso berde polita bihurtu zen. Hunkiturik, haurrak gurasoak eta anaia-arrebak marraztu zituen “picnic” bat egiten, bokadiloak, sardina latak, edariak… marraztuz. 

   “Picnic” egin eta gero, zaborra sortu zen eta zerbait beldurgarria gertatu zen: paper bakoitzaren eta lata bakoitzaren inguruan basoa gaixotzen hasi zen. Gris kolorea hedatzen hasi zen: landareetan, loreetan, zuhaitzetan, animalietan… Haurra berehala ohartu zen gertatutakoaz eta eskutan, borragoma hartuta zaborra ezabatzen hasi zen. Zorte ona izan zuen, gainera azkar-azkar ibili zenez, basoak eta bertako guztiak berehala osatu ziren. 

   Geroztik haurrak ez du ikusi arbel magikoa. Orain, famialiarekin txangoa egiten duen bakoitzean, natura zaintzen lehenengoa da; zaborrak jasotzen edo materialak birziklatzen ingurugiroa irrifar handiz zainduz. 

Hausnartzeko galderak: 
- Zergatik hasi zen paisaia grisez bihurtzen? 
- Zer egin zuen mutilak arazoak konpontzeko? 
- Berdin jokatzen al duzue zuek naturara joaten zaretenean? 
- Zergatik da garrantzitsua natura ondo zaintzea?

domingo, 5 de febrero de 2017

GOGOETA: Eskuak luzatu NATURARI

   Gero eta kasu gutxiago egiten diogu gure inguruan daukagun natura aberatsari. Hiriak gero eta handiagoak dira eta hormigoiak eta eraikinek belardiei lekua kentzen diete. Gure bizimoduarengatik, denbora guztian korrika gabiltza alde batetik bestera presaka eta iritsi ezinik. Eta horrexegatik askotan ahazten dugu gure inguruan dauzkagun gauza zoragarri eta miresgarri guztiak. Entzun al diozu inoiz naturari laguntza eskatzen?

   Noiz izan zen natura behatzera hurbildu zinen azkeneko aldia? Noizbait pentsatu al duzue zorionekoak garela bizitzeko mundu hau izateagatik? Orain arte ez da aurkitu Lurra bezalako beste planetarik: inguratzen gaituen guztia miresgarria eta magikoa da. Horregatik eskerrak eman behar ditugu daukagun planetarengatik eta ondo zaindu behar dugu. Nora joango ginateke bizitzera mundua guztiz kutsatuko bagenu? Zer gertatuko litzaiguke guri? 

   Baina jakinda gure mundua altxor ezin hobea dela, behar den bezala zaintzen ari al gara? Gure ingurua zaintzen al dugu? Eta mendira, hondartzara edo laku batera joaten garenean benetan ondo zaintzen dugu? Guk sortutako kutsadurarik txikiena (txikle bat lurrera botatzea adibidez) erabat kaltegarria da bai naturarentzat eta beste bizidunentzat ere. Beraz, entzun dezagun naturak eskatzen digun errespetuari eta zaindu dezagun gure mundua behar den bezala!!!

   Hausnartzeko galderak:

- Segundo batzuez naturak eskatzen duena entzungo bagenu, zer uste duzue eskatuko gintuela? 
- Nola sentitzen zara txango batera joaten zarenean eta naturarekin kontaktuan zaudenean? 
- Zer da zure ustez naturako gauzarik harrigarriena? Zein zuhaitz? Zein animalia? 
- Zer egin dezakegu gure natura errespetatzeko? Kezkatuak al zaudete gure munduko osasunarekin? 
- Zer egin dezakegu eskolan natura zaintzeko edo hobetzeko?

domingo, 22 de enero de 2017

BAKEaren aldeko BIDEOA

Bideoa:  ZUBIA



https://www.youtube.com/watch?v=LAOICItn3MM

  Bideoa ikusi eta ondorengo galdera erantzun: 

  • Zer gertatu da zubian bi pertsonairen artean?
  • Zein gatazka ditugu klasean? Eta munduan?
  • Zuk nola konpontzen dituzu zure gatazkak?




domingo, 15 de enero de 2017

BAKEaren aldeko ipuina: ATZAMAR LODI HASERREKORRA

Esku bateko atzamarrak adiskide handiak ziren, baina eskuaren jabea lan arriskutsua egiten hasi zen eta, kontuz ibili arren, atzamar lodia gaizki samar ateratzen zen, ebakiak eta zauriak jasan behar izaten baitzituen. Hasieran, beste atzamarrek barkamena eskatzen zioten, behar besteko kontuarekin ez zebiltzalako. Atzamar loditxoak barkatzen zien; baina gauza berbera hainbestetan gertatu zenez, atzamar lodia nekatu egin zen eta gehiagotan ez barkatzea erabaki zuen. Hortaz, eskuko beste atzamarretatik aldendu egin zen.


Hasieran atzamar lodia zuzen, tente eta artez joaten zen, beste atzamarretatik urruntxo eta aldenduta. Baina itxura edo jarrera hura behartua zen, gogorra, barregarria eta jabea eskua beti poltsikoan sartuta eramaten hasi zen. Han barruan atzamarrek iluntasunean eta ezinikusian bizi behar zuten eta.

Orduan atzamar lodia dena bere erruz gertatu zela konturatu zen eta beste atzamarrei barkatzeko eskatu zien, beldurrez eskatu ere, ezetz esango ziotelakoan. Atzamarrek, ordea, berehala barkatu zioten, denok huts egin dezakegula ondotxo baitzekiten.

Behin adiskidetu ondoren, atzamar guztiak, denak batera, jabeari ondo zeudela eta lana ondo egiten zutela erakusten ahalegindu ziren… eta laster argitara irtetea lortu zuten. Ikasia zuten beti barkatu beharko ziotela elkarri, jabeak poltsiko triste eta ilunean zokoratzerik nahi ez bazuten.

Gogoetarako galderak:

·         Jainkoak beti barkatzen digu… DENA eta DENOI. Zuk asko ala gutxi barkatzen duzu? Kostatzen zaizu barkatzea? Zergatik?

·         Inoiz, ondo ez dagoen gauzaren bat egiten duzunean, eskatzen duzu barkamenik?

·         Zer nota jarriko zenieke zure ikaskideei barkatzeko gaitasunari dagokionez?



domingo, 8 de enero de 2017

BAKEari buruzko GOGOETA

Gogoeta: BAKEARI ESKUAK LUZATU

  Begira itzazu ondoren dituzun binetak. Berez lau binetako komikia da, 

hemen lehenengo biak aurkezten dizkizugu. Animatuko al zara

hurrengo bi binetak asmatzen? Nola bukatuko litzateke komikia?





   Ikusi nahi baduzu nola buka daitekeen istoriotxo hau, hurrengo

 linka sakatu:



   Zerikusi al du honek BAKEarekin? Zertan?