Zer da berdintasuna? Guztiak al gara berdinak? A ze
galdera zaila bi hauek. Alde batetik desberdinak gara, pertsona bakoitza izaera
desberdina duelako eta gauza ezberdinak gustatzen zaizkigulako. Baino esan
beharra dago, azken batean pertsona guztiak pertsonak garela eta eskubide
berdinak ditugula.
Gaur egun oraindik desberdintasun handiak daude
eskubideei dagokionez. Adibidez, ez da berdina Irunen bizi den mutil bat edo
Afrikako herrialde pobre batean bizi den mutil bat. Zoritxarrez ez dituzte
eskubide desberdinak. Eta zuen ustez legezkoa da eskubideak jaio garen tokiaren
araberakoak izatea? Horregatik, hilabete honetan zehar berdintasunaren alde
egin nahi dugu.
Baino berdintasunaren hitza, askoz ere zabalagoa da.
Datorren martxoaren 8an Emakumearen eguna ospatzen da eta egun hau zergatik
ospatzen dugun galdetuko duzue. Ba erantzuna erraza da, emakumeak oraindik
eskubide berdinak ez ditugulako/dituzuelako toki guztietan. Aurrera pausu
handiak eman dira historiako azkeneko urteetan zehar, baino leku askotan
oraindik eskubide asko falta zaizkie. Begiratu zuen ingurura; desberdintzen
zaituen zerbait ikusten al duzue? Konturatuko zineten, fisikoa dela aldatzen
den bakarra. Guretzako guztiak zarete ikasleak; ez du inporta neska edo mutilak
izatea.
Oraindik askotan entzuten dugu neskak eta mutilak
desberdinak garela. Adibidez: panpinak eta arrosa kolorea nesken kontua dela;
urdina eta futbola mutilen gauzak direla; neskak negartiak direla edo mutilak
ausartak. Baino ez dugu uste hori egia denik. Pertsona bakoitza desberdina da
eta hori den bezalakoa onartu behar dugu. Beraz, hilabete honetan zehar
gustatuko litzaiguke desberdintasun horiek baztertzea eta denak elkarrekin
egotea. Ez du inporta neska edo mutila izatea, azkarra edo motela,
dibertigarria ala aspergarria, pobrea ala aberatsa…
Luzatu ditzagun eskuak BERDINTASUNARI!
No hay comentarios:
Publicar un comentario