Gogoeta: GABONEI ESKUAK LUZATU
Lan handia egin dugu dagoeneko eta oporren gogoz gaude.
Hurrengo ostegunean hilabete berri batekin hasiko gara. Eta zein uste duzue
dela abenduan landuko dugun balorea edo hitza? Jakina, egun hauetan zehar
“Gabonei” buruz arituko gara.
Zer dira zuretzat Gabonak? Nola ospatzen dituzu? Galdera
hauei erantzuten badiegu, konturatuko gara pertsona bakoitzarentzat esanahi
desberdin bat duela, eta gainera ospatzeko hamaika modu daudela. Jatorriz, jai
hauek ospatzen ditugu egun hauetan Jesusen jaiotza gogoratzen dugulako. Bera
izan zen Jainkoak bidali zuen mesiasa. Bera zen bere semea.
Guztiok dakigun bezala, bere gurasoak Maria eta Jose izan
ziren, eta ez zuten lan erraza izan. Hainbat arazo eta gero Belenera joan behar
izan zuten, eta iristen zeudela, Jesus jaiotzeko ordua iritsi zen. Azkenean
ukuilu batean jaio zen, munduko umerik xumeena bezala. Bere aitak mundua
salbatzera bidali zuen; bere zeregina guztiz garrantzitsua zen. Baino ez zen
gaztelu edo etxe dotore batean jaio. Honekin erakutsi nahi ziguten, Jesus, gu
bezalako gizakia zela; baina benetan bihotz onekoa.
Eta pentsa dezagun orain zein lan ona egin zuen, 2.000
urte eta gero, berari buruz hitz egiten jarraitzen dugula. Berak erakutsitakoak
gaur egun oraindik oso baliagarriak dira, bere ideiak eta baloreak ez dira
zaharkitu. Berak esan zuen moduan, munduan dagoen gauzarik garrantzitsuena
maitasuna da. Honi esker munduan bakean bizi gaitezkeelako.
Beraz, azken batean, gabonetako gauzarik garrantzitsuena
maitasuna da. Horregatik gehiengoak familiarekin biltzen gara jai hauek
ospatzeko; kaleak eta etxeak apaingarriz betetzen dira, opariak jaso eta egiten
ditugu, lagunei postalak bidaltzen dizkiegu… Baina azken batean, hauek guztiak
maitasunaren seinale dira.
Gogoetarako galderak:
- - Zuk nola ospatzen dituzu jai berezi hauek?
- - Zer esan nahi dute?